Ohorezko erregionaleko hainbat jokalari ezin jokatuta dabiltza azken asteotan lesioak eta zigorrak tarteko. Hala, orain dela bi aste Hernaniren aurka jokatzeko azpiko mailako hainbatekin joan behar izan zutela jakinarazi du Arenazak: "Baina azpiko mailatik gura beste jokalari ezin ditugu hartu. Eta igoera fasea jokatu behar izanez gero jokalariak behar ditugu". Horregatik pentsatu dute Barkerorekin.
Atzo goizean egin zioten fitxa eta taldeari ere atzo jakinarazi zioten.
Bost partidu denboraldia bukatzeko
Denboraldia bukatzeko bost partidu geratzen dira, eta sailkapeneko bigarren postuan dago Gorka Valleren taldea, 59 punturekin. Lehenengo dagoen Ondarroako Aurrera harrapatzea zail du (67 puntu), baina atzetik datorren Tolosak (52 puntu) aurrea hartzerik ez du gura hirugarren mailara igotzeko aukerei eusteko. Hala, indar berriak gustura hartuko ditu taldeak.