Gure Esku Dagoren ekaineko ekimenaren gaineko argibideak emango dituzte gaur plazan

Mirari Altube Arrese 2015eko apirilaren 24a

Gure Esku Dago ekimenak deituta ekitaldi erraldoia egingo dute euskal hiriburuetan ekainaren 21ean. Horren gaineko argibideak emango dituzte gaur, egubakoitza, Herriko Plazan, 18:00etatik 19:00etara. Oihalak eskuratzeko aukera izango da gainera, eta kamisetak ere izango dituzte saltzeko.

GED Aretxabaletako lantaldeko kideak egongo dira gaur, plazan, herritarrei argibideak ematen. Ekainaren 21era begira atera dituzten kamisetak izango dituzte salgai, baita oihalak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak