Hona kanpai-jole eskolakoek jakinarazi dutena: "
Badira zortzi urte, larunbatero, eguerdian, garai bateko angelusaren ordu inguruan, Arientzako kanpai-joleak kanpaitan jarduten dugula. Bada aurrerantzean aldaketa bat egingo dugu: udako ordutegiak irauten duen denboran behintzat, ostiral iluntzetan jardungo dugu eta joaldiak, sasoi bateko avemariatakuen antzera, 19:30ean izango dira.
Argazkian agertzen dira inguruko auzoetako errepika joleak –1992an Arientzan elkartu zirenean–, diplomak eskuartean dituztela. Hona izenak: Koruetako Agustin Iturbe, Azatzako Alberto Lasagabaster, Larrinoko Anjel Mari Izurrategi, eta Fermin, Felis, Juane eta Eugenio Madinabeitia anaiak."