Begiraleak behar dituzte udaleku irekietan lan egiteko

Mirari Altube Arrese 2015ko api. 23a, 13:21

Neska-mutikoak begiralearekin iazko udalekuetan.

Udaleko Gazteria Zerbitzuak jakinarazi du begiraleak behar dituztela udaleku irekietan lanean jarduteko. Ezinbestekoak dira honako bi baldintzak: 18 urtetik gora izatea; eta euskaraz ondo jakitea. Izena emateko azken eguna maiatzaren 4a da eta curriculumak Gazteria Zerbitzura bideratu behar dira.

Derrigorrez bete beharrezkoez gain baloratuko dituzte beste hauek: begirale titulua izatea; Udalak antolatutako formazio saioetan parte hartu izana; esperientzia izatea; eta ikasketak.

Curriculumak Gazteria Zerbitzura bideratu behar dira. Hona bideak: gazteria@aretxabaleta.eus helbidean edo udaletxean. Horretarako azken eguna maiatzaren 4a da.

Udaleku irekiak uztailaren 1etik 22ra bitartean izango dira eta ordutegia honakoa: 10:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak