Perrault eta Grimm anaien ipuinak aitzakia hartuta Literatura Astea dute Kurtzebarri eskolan

Mirari Altube Arrese 2015eko apirilaren 21a

Literatura Astearen kartela.

Literatura Astea egingo dute beste behin Kurtzebarri eskolan bihar, apirilak 22, hasi eta datorren martitzena bitartean. Perrault eta Grimm anaien ipuinak izango dituzte ardatz aurten eta horien lanak ezagutu ondoren hainbat ekintza egingo dituzte ikasleek. Bihar, bestalde, Patxi Zubizarreta idazlearen bisita izango dute.

Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik bosgarrenera bitarteko neska-mutikoekin elkartuko da Patxi Zubizarreta, eta kontu kontari jardungo du.

Literatura topaketak bukatzeko, apirilaren 28an, martitzena, 24. Irakur Maratoia egingo dute. "Ekintza horretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu", esan dute eskolako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak