Benjaminen artean Dorletako Ama eskolako Gari Arexolaleibak jardun zuen norgehiagokan beste zazpirekin batera.
Kimuetan 35 lagunek jardun zuten, horien artean Dorletako Ama eskolako honakoak: Julen Alcalde, Imanol Astondoa, Ion de la Varga, Enaitz Garai, Jon Otxoa, Urko Perez, Aner Uribesalgo eta Eneko Fernandez. Txapelduna izan zen Aimar Erostarbe eta haren atzetik sartu ziren: Aitor Altube eta Nicolas Alustiza. Dorletako Ama eskolakoen artean lehenengoa izan zen Enaitz Garai.