Zaraia aretoa bete du 'New Orleansko Cyrano' antzezlanak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko api. 19a, 17:59

Antzerkiko une batean, Cyrano Roxanek idatzitako eskutitza zabaltzen.

New Orleansko jazz eskola batean kokatutako New Orleansko Cyrano antzezlanak, Aretxabaletako ume eta familien harreta bereganatu du. Musikaren laguntzarekin, bizitzan ausarta izan behar dela eta konplexuak alde batera utzi behar direla erakutsi dute Kepa Errasti aktore aretxabaletarra protagonista den antzezlanean.

Edmond Rostand poeta frantsesak idatzitako Cyrano de Bergerac dramaren bertsioa da Aretxabaletan eskaini dutena. Zaraia aretoa bete egin da eta ume eta gurasoek ikuskizunarekin disfrutatu dute.

Cyrano protagonista, Roxane emakumearekin maitemintzen da, baina ez da ausartzen bere maitasuna adierazten. Izan ere, protagonistak sudur luzea dauka eta horregatik konplexua dauka. Baina antzezlanean, aktoreek adierazten dute bizitzan ausarta izan behar dela eta konplexuak gainditzeko gai izan behar dela.

Aretxabaletako Kepa Errasti aktoreaz gain, oholtza gainean izan dira baita ere Itxaso Quintana, Alvaro Garayalde, Ainara Orteaga eta Asier Oruesagasti aktoreak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak