Portugaldik bueltan hitzaldi bat eta irteera bat dituzte Basotxoko erretiratuek

Mirari Altube Arrese 2015ko api. 17a, 15:33

Basotxoko kideak Portugalgo Mafrako jauregiaren aurrean.

Portugal aldean –Lisboa, Fatima, Estoril…– ibili dira Basotxo erretiratuen elkarteko kideak, 49 guztira; gustura ibili ere, paraje dotoreak ikusi dituzte-eta eguraldia lagun. Handik bueltan ere ez dira geldi egongo eta hitzaldi bat eta irteera bat dituzte datozen egunotan.

Apirilaren 23an, eguena, kaleratzeen gaineko hitzaldia egingo du Stop Kaleratzak elkarteko Salva Gonzalezek, 17:30ean, Basotxon.

Eta 28an, martitzena, Nafarroara –Xabier, Leire, Iruña…– irteera egingo dute. Bigarren autobuserako izenematea zabalik daukate, hortaz, interesatuak Basotxotik pasa daitezela argibide eske astelehenetik egubakoitzera bitartean 11:00etatik 12:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak