"Uste dut berriketari utzi eta zerbait egiten hasteko ordua dela, pausu bat aurrera eman, inplikatu eta eredu kapitalista hau aldatzen hasteko ordua", jakinarazi du Gomezek eta horregatik aurkeztu da. "Zintzotasuna eta zuzentasuna" eskainiko duela ekimenak dio, eta zera gaineratu du: "Herritarren parte-hartzea bultzatuko dugu, eta kontsulta bidez hartuko ditugu erabakiak; izan ere, Udal aurrekontua, inbertsioak eta antzeko kontuak herritarrek erabaki behar dituzte".