Dolu egoerak umeekin lantzen ikasteko hitzaldia dago egubakoitzean

Mirari Altube Arrese 2015ko api. 16a, 10:54

Patxi Izagirre psikologo klinikoa (argazkia: zientzia.eus).

Nola landu dolu egoerak haurrekin hitzaldia egingo du bihar, egubakoitza, Patxi Izagirre psikologo klinikoak. Hori antolatu dute Arizmendi ikastolako gurasoek, Kurtzebarriko Gurabarri eta Batera guraso elkarteek, Kuku-Miku elkarteak, Pausokako guraso elkarteak eta Aretxabaletako Udalak, eta 18:00etan da, Ibarra kiroldegian (ez dago izenik eman beharrik).

Heriotza ez da gai samurra, eta oraindik zailagoa umeekin berba egiteko. Patxi Izagirrek, Zumarragako psikologoak, dio errazena beste aldera begiratzea izan arren haurra gertatzen dabilen horren "parte egitea" funtsezkoa dela. Hori horrela, heriotzaren gainean zelan egin berba neska-mutikoekin –edozein adinetakoak izanda ere–, argibideak emango dizkie gurasoei bihar, baita dolu egoerak zelan bizi gomendioak ere.

Izagirreren esanetan mundu sinbolikora jotzen da askotan, baina ez da "egokia": "Umea gehiegi babesten bada eta errealitatea bizitzeak dakarren frustrazioa estaltzen bada umea atrofiatzeko arriskua dago".

Dolua modu osasungarrian lantzea ezinbestekoa dela dio adituak; izan ere, bizitzan negatiboa eta positiboa denari aurre egiteko indarra sustatuko da horrela. Eta gaineratu du umeei erakutsi behar zaiela garrantzitsuena dela bizitza "disfrutatzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak