Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasari buruz gogoeta gaur iluntzean Arkupen

Jon Berezibar 2015ko api. 15a, 07:00

Garabide elkarteak egindako Beltzean mintzo dokumentala proiektatuko da 19:00etan. Amerikako jatorrizko 7 hizkuntza komunitatetako 14 lagunen testigantzak jasotzen dira. Ostean Jon Sarasuarekin solasaldia egongo da eta hizkuntzaren arnasaz, komunitateaz eta transmisioaz jardun eta galderak egiteko aukera.

Garabidek Amerikako hizkuntza indigenak eta euskara aurrez aurre jarri ditu elkarren esperientzietatik batu daitezkeen gogoeten bila. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukateka hiztunak jarri dituzte kameraren aurrean euren hizkuntzen transmisioaz, galeraz eta balioaz hitz egiten. Hezkuntza sisteman, hizkuntzaren modernizazioan ala alfabetizazioan euskaldunen esperientziatik jaso litezkeen ikasbideak ere lantzen dira dokumentalean.

Loramendi elkarteak antolatutako ekitaldia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak