Posta bidez bozkatzeko argibideak ematen dituzte batzokian

Mirari Altube Arrese 2015eko apirilaren 13a

Posta bidez bozkatu gura dutenek, maiatzaren 24an ez direlako herrian egongo, batzokian jaso ditzakete argibideak. Eskaera Korreoseko bulegoan egin behar da (azken eguna maiatzaren 14a); eta ondoren eskaera orriak betetzen EAJko afiliatuek lagunduko diete batzokira doazenei gaur hasi eta apirilaren 30a artean (11:00-13:00).

Edozein argibide gura izanez gero telefonoz ere deitu daiteke: 943-79 57 43 (batzokia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak