Debagoieneko Musika eskolen kontzertua gaur, egubakoitza, Iturrigorrin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko mar. 27a, 09:33

Iturrigorri frontoian Debagoieneko Musika Eskolen topaleku izango da, gaur egubakoitza. Herrikoaz gainera, Eskoriatzako, Arrasateko, Bergarako, Soraluzeko eta Oñatiko musikarien harrobia batuko da han, 18:00etan.

Urtero egiten duten eskolen arteko topaketa da, herriak txandakatuz egiten dutena. Bigarrenez egingo dute Aretxabaletan. Gaurkoan, 100 ikaslek ikasgelatan ikasitakoa erakutsiko dute, 12 irakasleen gidaritzapean, harmailetan batutako senide eta lagunen aurrean.

Elkarri lekukoa hartuz

Adin guztietako musikariak igoko dira taularen gainera, haurrak eta baita helduak ere. Anfitrioien agur dantzarekin ekingo diote. Segidan eskolak txandakatuaz joango dira askotariko doinuak erakutsiz; horien artean, euskal kantu ezagunak. Akordeoi eta batukada doinuak eskainiko dituzte oñatiarrek; Bergarakoek kamara boskotea ekarriko dute eta Arrasatekoen perkusio taldea izango da hurrengoa. Kantuan egingo dute segidan Eskoriatzakoek; eta flauta eta combo doinuekin borobilduko dute etxekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak