Begiraleendako eta hezitzaileendako ikastaroak antolatu ditu Udalak

Mirari Altube Arrese 2015ko mar. 23a, 14:58

Begiraleak eta neska-mutikoak iazko udaleku irekietan.

Aisialdi zerbitzuetan lan egin nahi duten begiraleendako ikastaroak antolatu ditu Udalak. Hiru saio dira, hirurak debalde: kulturartekotasuna; euskararen erabilera; eta hezkidetza. Izena emateko epea egubakoitzean, martxoak 27, bukatuko da eta lehen saioa martxoaren 30ean eta 31n egingo dute.

Haurrekin eta gazteekin lan egiten duten begirale eta hezitzaileendako dira saioak, eskola kirolean, UDAn, udaleku irekietan, gaztelekuan, eta ludotekan jarduten dutenendako, besteak beste.

Izena emateko epea martxoaren 27an bukatuko da. Udaleko Gazteria (gazteria@aretxabaleta.eus) edo Euskara (anelore@aretxabaleta.eus) zerbitzuetara jo, edo deitu udaletxera: 943-71 18 62.

Martxoaren 30ean eta 31n lehen gaia, kulturartekotasuna, landuko dute, Arkupe kultura etxean, 09:00etatik 13:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak