'Ontziratu zaitez' ekimena aurkeztu du Ingurumen Sailak tupperraren erabilera bultzatzeko

Mirari Altube Arrese 2015ko mar. 18a, 12:00

Zero Zabor politikarekin jarraituz hainbat kanpaina jarriko ditu abian Udaleko Ingurumen sailak datozen asteotan. Ontziratu zaitez ekimena da lehenengoa eta bi helburu nagusi digu: Aretxabaletako komertzioa sustatzea eta hondakinak murriztea.

Kanpaina hori dago zuzenduta bereziki arrandegiei eta harategiei. "Gura duguna da tupperren erabileraren bitartez murriztea bilgarrien papera, plastikoa…", jakinarazi du Lore Martinez Axpek, Ingurumen zinegotziak. Eta gaineratu du: "Tupper horiek Udalak banatu beharrean, etxean ugari ditugunez, horiek berrerabiltzea dela egokiena uste dugu. Hortaz, kanpainan parte hartzea gura duen edonork, erosketak egiterakoan etxeko tupperra eraman beharko du saltokira".

Ekimenak oso harrera ona izan duela komertzioetako ugazaben aldetik jakinarazi dute, eta guztira hamar bat arrandegik eta harategik hartuko dutela parte. Eta Idoia Elexpuruk, Aretxarte merkatarien elkarteko presidenteak adierazi du babestu egingo dutela ekimena.

50 euroko txartelak opari

Tupperrak erabiltzen dituztenek txartel bat jasoko dute erosketa bakoitzeko, eta hilabete bukaeran zozketa egingo dute horiekin. Irabazleak 50 euroko erosketa egiteko aukera izango du, txartel irabazlea jaso duen saltokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak