Korrika 19

Korrikaren testigua hogei lagunek baino gehiagok eroango dute

Mirari Altube Arrese 2015ko mar. 18a, 09:50
Korrika girotzeko murala margotzen Herriko Plazan.

19. Korrika hastear da Urepelen eta Aretxabaletara astelehenean, iritsiko da, 08:10 aldera. Herritarrak zain izango ditu testiguak eta eskuz esku ibiliko da gero hori.

Arrasatearren eskuetatik jasoko dute testigua Aretxabaletarrek. Lehenengo Eskoriatzarantz eroango dute eta gero handik bueltan berriro hartu eta Aramaioko lurretaraino.

Hona testigua hartuko dutenak:

  • Mugarriko biribilgunetik Santutxura: Sortu
  • Santutxutik unibertsitatera: Huhezi
  • Unibertsitatetik udaletxera: Udala
  • Udaletxetik Pagaldai tabernara: Loramendi elkartea
  • Pagaldaitik botikara: Ernai eta Gazte Ekimena
  • Botikatik Zaraia tabernara: Pausoka
  • Zaraia tabernatik autobus geltokira: Aretxabaletako emakumeak
  • Geltokitik Ederlan lantegira: Aretxabaletako Lanbide Eskola

Eskoriatzatik bueltan datorrenean, ostera, honakoek hartuko dute:

  • Ederlanetik autobus geltokira: UDA
  • Geltokitik zubi azpira: Belar Meta
  • Zubitik Copreci lantegira: Aretxarte
  • Coprecitik Basabeazpira: Copreci
  • Basabeazpitik Kurtzebarri eskolara: Arizmendi (Basabeazpi)
  • Kurtzebarritik Lausittako biribilgunera: Kurtzebarri eskola
  • Biribilgunetik zaharren egoitzara: egoitzakoak
  • Egoitzatik Basterralde baserrira: Murrukixo mendizale elkartea
  • Basterraldetik Gellaoko elizara: Aralar
  • Gellaotik San Antonio ermitara: Bagara
  • San Antonio ermitatik gora (500 metro): Arteman
  • Handik Untzillara: Goiena

Korrika Txikia astelehenean, 10:30ean

Testiguak alde egindakoan gosaltzera gonbidatuta daude herritarrak; Mitarte plazara hurreratu besterik ez dute izango.

Ondoren, 10:30ak aldera, Korrika Txikiak girotuko ditu herriko kaleak, 2 eta 12 urte arteko gaztetxoen lasterketek hain zuzen. Pausoka haur eskolan hasiko dute ibilbidea eta plazan bukatu.

Gazte Ekimenekoak Vianara

Bestalde, Gazte Ekimeneko kideek erabaki dute Vianara (Nafarroa) joatea martxoaren 25ean, eguaztena, Korrikarekin bat egitera. Izena emateko Urbaltz edo Gurea tabernetara jo daiteke, baita whatsapp bidez mezua bidali zenbaki honetara: 637 85 88 27.

Laburbira, martitzenean

Korrika Kulturalaren barruan Laburbira iritsiko da martitzenean, hilak 24, Arkupera, 19:00etan. Euskarazko ikus-entzunezkoen erakusgarri da Laburbira eta Debagoieneko hiru eragileren filmak daude: Kepa Errasti aretxabaletarraren Aitona Mantangorria; Asier Altuna bergararraren Zela Trovke; eta Aitor Arregi oñatiarraren Zarautzen erosi zuen. Hain zuzen Arregi Arkupen izango da martitzenean, ikusleekin kontu-kontari jarduteko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak