Beñat Arnaizek Castro Urdialeseko I. duatloia irabazi du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mar. 16a, 10:39

Beñat Arnaiz Castro Urdialeseko duatloian. Argazkia: atletismoencantabria.es

Beñat Arnaizek Castro Urdialeseko duatloia irabazi du. Atzo, domeka, jokatu zuten lasterketa. Eguraldiak ez zuen lagundu eta ondorioz euriak arriskutsu egin zuen bizikletako ibilbidea. Aretxabaletarra hasieratik izan zen indartsuena.

Beñat Arnaizek Castro Urdialeseko lehenengo duatloia irabazi du. Goizeko 11:00etan ekin zuten lasterketa; lehenengo 10 kilometro korrika egin zuten. Hasieratik hartu zuen aurrea Arnaizek; hala, trantsizio gunera iritsi zirenean aretxabaletarrak 26 segundoko aldea ateratzen zion bigarrenari.

Bizikletan denbora onena egin zuen

Bizikletan ere onena izan zen Arnaiz. Lasterketako denbora onena egin zuen, eta ondorioz bigarrenarekiko aldea handitu egin zuen.

Azkenik, beste bost kilometro egin zuten korrika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak