Korrika 19

Aretxabaletako Gazte Ekimenak Vianan korrika egitera animatu gura ditu herritarrak

Mirari Altube Arrese 2015eko martxoaren 13a

Martxoaren 25ean, eguaztena, pasatuko da 19. Korrika Vianatik (Nafarroa) eta Aretxabaletako Gazte Ekimeneko kideek bertara joan gura dute korrika egitera. Izena emateko Urbaltz edo Gurea tabernetara jo daiteke, baita whatsapp bidez mezua bidali zenbaki honetara: 637 85 88 27.

Izena ematen dutenen kopuruaren arabera pentsatuko dute autobusa antolatu edo autoetan joan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak