Otalora kalean asfaltoa bota dute, baina horri orain, erretxina bota behar diote. Horretarako eguraldi ona komeni da eta horregatik ez dakite noiz bukatuko dituzten lanok.
Oraingoz, Errekabarren kaleko autobus geltokia Txarapea ibilbidera pasatu dute, Arrasatera joateko dagoen geltokiaren parera, hain zuzen ere.
Eta Santa Kurtz kaletik Otalorara doan kaleak (Amets taberna albokoa), ostera, bi noranzko izango ditu, sartzeko eta irteteko.