Jose Angel Oianguren eta Angel Martinez izan dira txapeldunak elkarte arteko mus txapelketan

Mirari Altube Arrese 2015ko mar. 11a, 12:43

Bikote txapelduna, Uratz Alde elkartekoa eta txapeldunordea, Ibai Gainekoa.

Aretxabaletako elkarte arteko mus txapelketa jokatu zuten joan den zapatuan, martxoak 7, Uratz Alde elkartean eta txapeldunak izan ziren Angel Martinez eta Jose Angel Oianguren, Uratz Alde elkarteko ordezkariak hain zuzen ere; bigarren geratu ziren Ibai Gainekoak.

Herriko elkarteetako mus txapelketetako txapeldunak eta txapeldunordeak elkartu ziren Uratz Alden elkarteko txapeldun eta txapeldunorde bikoteak izan ziren. Norgehiagokan jardundako bikote guztiek elkarrekin afaldu zuten gero eta giro bikainarekin ospatu txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak