Zuhaitzak landatzera joateko dei egin du berriro Landaketa Taldeak. Joan den asteko lanak bukatuko dituzte Mugarri inguruan eta gero Txarapea ibilbidean beste hainbat landatu. Pare bat orduko lana izango dela iragarri dute, eta lanerako gertu daudenak Mugarriko aparkalekuan agertu beharko dute, bihar, zapatua, 10:00etan. Interesatuek aurrez jakinarazteko eskatu dute mezu bat bidalita helbide honetara: landaketataldie@gmail.com.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.