Sarrerak 2 eurotan eskura daitezke gaur, egubakoitza, Arkupe Kultura etxean eta 3 eurotan, berriz, bihar, kiroldegiko leihatilan erosita.
Publikoaren saria ere bai
34 talde misto izango dira lau kategoriatan banatuta: gazteak, bikoteka, breakdance eta urban dance. 15 urtetik beherakoek, erakustaldia egingo dute lehiaketa beharrean.
Hainbat sari daude; publikoarena horien artean. Mugikorrarekin bozkatu ahal izango dute eta trukean, BreakOnStage jaialdirako sarrerak irabazteko aukera izango dute.