Hamargarren Ixadebalde merkealdien azoka zapatuan

Mirari Altube Arrese 2015ko mar. 5a, 08:00

Ixadebalde azoka.

Badator merkealdien azoka, Ixadebalde. Hamargarrenez egingo dute Aretxarte merkatarien elkarteak antolatuta eta Udalak eta Eusko Jaurlaritzak babestuta. Sekula baino merkatari gehiago elkartuko dira oraingoan, Mitarte kalean (euria eginez gero Herriko Plazan), hamabost guztira. 09:30etik 19:30era bitartean herritarren zerbitzura izango dira.

"Sekulako eskaintzak izango dira oraingoan ere, generorik onena merke-merke. Batzuek neguko arropak eta oinetakoak eroango ditugu, eta besteek atzera geratutakoak", dio Idoia Elexpuruk, Aretxarteko presidenteak eta Belar Metako ugazabak.

Hona Mitarte kalean izango diren dendak: Amaia ume denda; Asensio; Atai; Belar Meta; Benito oinetakoak; Brasileña kafetegia; Gertu janari prestatuak; Haurrak; Kilima; Kioskoa; Mari Merke; M5 kirol denda; Tinta Beltza; Titare; eta Zubia. Eta taberna bi izango dira horiekin batera: Akorde eta Orly. Gure Esku Dago oihalak erosteko aukera ere egongo da.

Tailerrak eta zozketa

Musika lagun dela giro bikaina izango da Mitarte kalean eta arratsaldean, 16:30etik 19:30era bitartean, neska-mutikoek tailerrak izango dituzte asper ez daitezen. Azoka itxi aurretik, gainera, bertan erosketak egindakoen artean urdaiazpiko bi zozketatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak