Goi mailako emakumeen saskibaloi partidua jokatuko dute Aretxabaletan

Mireia Bikuña 2015eko martxoaren 2a

Gipuzkoa EHU eta Araski taldeak nor baino nor gehiago arituko dira Ibarra kiroldegian, bihar, martxoak 3, 19:15ean. Sarrera doakoa izango da.

Goi mailako saskibaloiaz gozatzeko aukera izango dute zaleek. Martxoaren 8aren harira antolatutako lehian, emakumeen saskibaloiaren goiko bi mailatan diharduten taldeak izango dira nagusi. Gipuzkoa EHU taldeak mailarik gorenean, Emakumeen Ligan jokatzen du; besteak beste, Perfumerias Avenida, Girona eta Gernika taldeekin.

Bestalde, Araski gasteiztarrak, maila bat beherago daude, Bigarren B mailan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak