Korrika 19

Aretxabaletan hasi dira Korrikarako motorrak berotzen

Amaia Txintxurreta 2015ko ots. 28a, 10:37

Egubakoitz iluntzean Korrika batzordeak antolatutako lehenengo arratsalde berezia ospatu zuten Aretxabaletan. Hainbat herritarrek erosi zuten dagoeneko Korrikako kamiseta eta bestelako materiala Herriko Plazan jarritako postuan. Umeek, berriz, testiguak margotu zituzten, eta horren ostean, kantu-bertso poteoara animatu ziren gazteak.

Martxoaren 19an Urepelen hasiko den Korrikarako motorrak berotzen joateko hainbat ekintza egin zituzten Aretxabaletan atzo, egubakoitza, eta herritarrak dagoeneko hasi dira prestatzen martxoaren 23an Debagoienera iritsiko den Korrika egunerako.

Hainbat herritarrek erosi zuten atzo Korrikako materiala eta gaztetxoak ere hasi dira Korrikarako prestaketa kontuekin. Iluntzean Herriko Plazan jasotako giroarekin egindako erreportajea astelehenean ikusi ahal izango da telebistan Debagoiena zuzenean saioan 20:00etan, 21:00etan eta 22:30ean.

Martxoaren 13an, beste hainbat ekitaldi

Korrika dela-eta egin duten lehenengo arratsalde berezia izan zen atzokoa, baina martxoaren 13rako beste hainbat ekintza antolatu dituzte batzordetik. Pintxo-pote berezi bat egingo da, eta ondoren, bertso afaria izango da Fredi Paya eta Iñigo Mantzisidor Mantxi bertsolariekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak