Prestakuntza saio bi antolatu dituzte gurasoendako

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 26a, 18:00

Umeak.

Azken urtean elkarlanean diharduten Kurtzebarriko Gurabarri eta Batera guraso elkarteek, Pausokakoak, Arizmendiko gurasoek eta Kukumiku elkarteak, hau da, Guraso Foroak haurren gurasoei zuzendutako prestakuntza saioak antolatu ditu martxorako: haurren autoestimua eta nire seme-alaba jo egiten dute. Izena emateko Arkupera joan behar da martxoaren 7a baino lehen.

Lehen saioa da: Haurren autoestimua. Martxoaren 11n izango da euskaraz eta martxoaren 18an, gazteleraz, 18:00etatik 20:00etara.

Eta bigarrena da: Nire semea/alaba jo egiten dute, jo egiten du. Hori martxoaren 25ean izango da: gazteleraz, 15:00etatik 17:00etara eta euskaraz, 18:00etatik 20:00etara.

Saioak Ibarra kiroldegian dira eta izena aurrez eman behar da Arkupe kultura etxean; azken eguna da martxoaren 6a.

Nera Mendizabal adituarekin

Nerea Mendizabal izango dute gidari gurasoek ikastaro horietan. Psikopedagogian lizentziatua da bera; Gizarte Hezkuntzan diplomatua Deustuko Unibertsitatean; haurren masajean hezitzailea; eta gurasoen, hezitzaileen eta haurren arteko harremanetan aditua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak