Feminismoaren aldeko leloekin dator martxoa

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 27a, 08:00

Feminismoarekin denok aurrera goaz! leloarekin dator aurten Emakumeen Nazioarteko Eguna Aretxabaletara. Eta astelehenean hasi eta hilaren 13ra bitartean ekitaldi mordoa izango dira.

Hushe haranean (Pakistan) emakumeek bizi duten egoeraren berri ematen duen argazki erakusketak zabalduko du astea. Eta eguaztenean, hilaren 4an, Felix Iñurrategi Baltistan fundazioko kideak etorriko dira dokumentala eman eta solasaldian jarduteko.

Egubakoitzean, ostera, hetero-arauen gaineko kontuak landuko dituzte Arrakalak dokumentala ikusi eta gero.

Datorren zapatuan murala margotuko dute Ernaiko kideek lelo honekin: Erratza eman ziguten, baina guk, hegan egiteko erabili genuen! Gora borroka feminista! Eta lau bankuko plaza inauguratuko dute gero.
Martxoaren 8an, ostera, UDAk antolatutako frontenis txapelketaren finalak jokatuko dituzte eta urteroko agerraldia egingo dute gero plazan, Feminismoarekin denok aurrera goaz! leloarekin.

Egitarau osoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak