Astigarrak, lizarrak, arteak, urkiak eta beste hainbat mota landatuko dituzte. Landaketa Taldiaren asmoa da herrian degradatutako guneak berreskuratzea zuhaitzak eta zuhaixkak landatuta eta horretan dabil azken urteotan. Hala, oraingoan Arrasate eta Aretxabaleta arteko errepide inguruan landatuko dituzte zuhaitzok.
Laguntzera joan gura duenak 10:00etan agertu behar du Mugarriko (Lidl) aparkalekuan. Dena den, aurrez izena emateko eskatu dute eguraldi txarragatik bertan behera geratzen bada ekimena edo beste edozer dela ezin bada egin abisua pasatzeko. Mezu bat bidali helbide honetara izena emateko: landaketataldie@gmail.com