Gaur, martitzena, Euskara eta Hezkuntza, eta Parte hartzea eta Komunikazioari buruzko proposamenak jasoko dituzte; eguenean, berriz, Kultura eta Kirolari buruzkoak; eta zapatuan, Ongizatea eta Berdintasuna eta Garapen ekonomikoari buruzko ekarpenak jasoko dituzte. Astean zehar arratsaldeko 18:30ean elkartuko dira eta zapatuan 10:00etan, Herriko Plazako EAko kideen lokalean.
Batzarren helburua izango da herri programan joango diren proposamenak ahalik eta zehatzenak izatea, eta herritar eta eragileak animatu dituzte horietan parte hartzera.
Atzoko batzarrean, esaterako, Hirigintza eta Ingurumenari buruzko proposamenak aztertu zituzten. Horien berri ematen du bideoan Itsaso Pagoaga EH Bilduko lantaldeko kideak.