"Nerabezaroan kirola egiteko ohitura gutxitzen dela ohartuta gaude eta horren aurrean kirola egiteko hamaika modu daudela erakutsi nahi diegu nerabeei", diote antolatzaileek. Hala, kirola, aisialdia eta ohitura osasungarriak sustatu gura dituzte Udaberriko Gaztekonkisean.
Bost laguneko taldeak osatu beharko dituzte, eta talde mistoek puntu gehiago lortuko dituzte. Izena emateko epea eguenean, otsailaren 26an, zabalduko dute eta mezu bat bidali behar da hona. Azken eguna martxoaren 23a da.
Probak, mendian eta herrian
Martxoaren 30ean, astelehena, mendira joango dira jokatzera. Egun guztiko saioa izango da (11:00etatik 17:00ak arte) eta probak ibilbidean zehar egingo dituzte.
Martxoaren 31n, martitzena, ostera, herrian egingo dituzte probak. Goizean (11:00-13:00), hainbat kiroletan jardungo dute: 3x3 saskibaloia, igeriketa froga, eskalada, errugbia, punteria ariketa eta abilezia zirkuitua.
Eta arratsaldean (17:00-19:00): herri krosa, herri kirolak, zumba eta merienda.
Talde onenek sariak izango dituzte: irabazleak, Laboral Kutxa-Baskoia taldearen saskibaloi partidu bat ikusteko sarrerak eta afaria; bigarrenak, izotz pistarako sarrerak eta afaria; eta talde eredugarriak, afaria.