Korrika batzordea atzo, hilak 24, elkartu zen 18:30ean, Arkupen, martxoko ekitaldiak zehazteko; hurrengo hilabetean egin gura baitituzte Mihiluze, bertso afaria, Korrika Txikia eta beste hainbat kontu.
Halaber, gaur, materiala saltzeko gunea jarriko dute 17:00etatik 20:00etara bitartean, udaletxe zaharrean. Eta egubakoitzean, otsailak 27, Korrikaren etorrera girotzen hasiko dira. Hona egitaraua:
- 17:30etik 20:00etara, Korrika materiala salgai Herriko Plazan
- 17:30etik 20:00etara, tailerrak umeendako Herriko Plazan
- 19:30ean, kantu-bertso txikiteoa Herriko Plazatik abiatuta
Eta astelehenetik eguenera bitartean Korrika lagun egiteko eta materiala eskatzeko aukera egongo da Loramendiren bulegora joanda, 16:00etatik 18:30era.