Frontenis txapelketako neskek bigarren fasea hasiko dute bihar

Mirari Altube Arrese 2015eko otsailaren 20a

Oihana Mata jokatzen.

Lehen hiru jardunaldiak jokatuta Emakumeen II. Frontenis Txapelketak bigarren faseari ekingo dio. Final zortzirenak jokatuko dituzte bihar, Iturrigorri pilotalekuan, eta taldeak nahastu egingo dira.

Aurrera doa txapelketa, eta talde bakoitzeko buruak zeintzuk diren argi geratu da. Txapelketan aurrera egin gura duenak irabazi egin beharko du derrigorrean. Datorren astean, gainera, bi partidu izango dituzte: zapatuan, otsailak 28, final laurdenak eta domekan, martxoak 1, finalerdiak. Finala, ostera, martxoaren 8an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak