Domekan egingo dute Zuhaitz Eguna Egileor baserri inguruan

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 19a, 17:00

Zuhaitza landatzen gaztetxoak iaz.

Zuhaitz Eguna deitu du beste behin Udaleko Ingurumen sailak, eta domekan (hasieran zapatuan deitu arren eguraldiagatik atzeratzea erabaki dute) joango dira landatzera. 11:00etan, elkartuko dira Herriko Plazan eta Egileor baserri ingurura (kanposantu inguruan), Udalak dituen lursailetara, joko dute.

Arizmendi ikastolako eta Kurtzebarri eskolako ikasleek jaso dute landatzera joateko gonbidapena, gurasoak lagun. Eta gainerako herritarrak ere pozik hartuko dituzte antolatzaileek. Aretxabaletako Landaketa Taldearen gidaritzapean egingo dute lan horiek guztiek.

Zuhaitzok, aurten ere, Foru Aldundiak Urnietan duen Arizmendi mintegitik ekarri dituzte, eta hainbat espezietakoak daude; hona: urkiak, haritzak, ezkiak, lizarrak, pago lizarrak, arteak eta gorostiak. Horiek landatzeko tresnak ere, aitzurrak eta palak, Udal langileek eramango dituzte. Behin lanak bukatuta merezitako saritxoa jasoko dute guztiek: mokadutxoa.

Udalaren asmoa da beste landaketa handi bat egitea aurrerago; seguru asko otsailaren 28an  izango da, Arbizelai inguruan, baina oraindik zehazteko dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak