Aretxabaleta kirol elkarteko hiru ordezkariak Arriaga kiroldegian elkartu ziren gainerako lehiakideekin batera. Kumite modalitatean jardun zuten Vazquez anaiek; Oxelek, gainera, lehenengoz senior modalitatean. Eta bera nagusitu zitzaion anaia nagusiari.
Bestetik, lehenengoz egin dute egokitutako karate txapelketa Euskadiko txapelketa batean. Alex Elortondok bigarren egin zuen eta oso pozik zegoen. Odilo Vazquez entrenatzaileak hauxe zioen: "Eskerrik asko federazioari halako txapelketak sartzearren; izan ere, karateak irabazten du horiekin. Eta eskerrik asko Jesus Muruari lan mordoa egin duelako halako kirolariekin".
UDAko karate saileko gazteenek martxoaren 7an dute hurrengo ekitaldia, Eibarren jokatuko duten eskola kirolari dagokion eskualdeko txapelketa.