Aretxabaleta aldatzen (h)ari gara leloarekin antolatu dituzte batzarrok. Hona egutegia:
- Otsailak 23, astelehena: Hirigintza eta Ingurumena
- Otsailak 24, martitzena: Euskara eta Hezkuntza // Parte hartzea eta Komunikazioa
- Otsailak 26, eguena: Kultura // Kirola
- Otsailak 28, zapatua: Ongizatea eta Berdintasuna // Garapen ekonomikoa
Astean zehar, 18:30ean elkartuko dira eta zapatuan 10:00etan. Bilera guztiak Eusko Alkartasunako kideen lokalean izango da, Herriko plazan.
Egun bakoitzean bi talde egingo dituztela jakinarazi dute eta talde bakoitzean arlo bat edo biren inguruan proposamenak jaso eta jasotakoak zehazteko dinamikak egingo dira.
Bestalde, saioetara etorri ezin dutenek ere badute proposamenak egiteko aukera, helbide elektronikoa eta webgunea erabilita: ehbilduaretxabaleta@gmail.com eta http://aretxabaleta.ehbildu.eus