Garaipen "historikoa" Arizmendiko kadeteendako

Xabier Urtzelai 2015eko otsailaren 17a

Kadete mailakoen taldeko erretratua. Argazkia: Arizmendi.

Denboraldi osoa zeraman Arizmendi Kirol Elkarteko futboleko kadete taldeak garaipenik lortu gabe. "Baina, zorionez aste honetan izan dute urte osoan astero eginiko lanaren ordaina", adierazi du Urtzi Amianok.

"Lana eta ilusioaren ordaina, astero bi entrenamendutara hutsik egin gabe eta partidu guztiak ilusio berberarekin ekiten zion talde honek. Hala, asteburuan 6 eta 3ko emaitzarekin gailendu zitzaion Arizmendiko taldea Urki-B taldeari eta hori gutxi ez balitz Ekaitz Oñate eta Ander Beitialarringoitiak hat-trick bana lortu zuten, itzela. Nahiz eta emaitza talde guztiaren meritua izan, ezin ahaztu entrenatzaileak diren Markel Oskoz eta Julen Peralesen lan paregabea ahaztu. Zorionak!!!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak