Berrizendatze "feminista" egingo diote lau bankuko plaza delakoari, lelo batekin

Jon Berezibar 2015ko ots. 16a, 15:07

Lehiaketa batekin, plazari izena emango dion leloa aukeratu gura du Udalak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldarrikapena egingo duena. 190 karaktereko leloak aurkeztu behar dira, e-postaz ala gutun-azal baten eta epea da otsailaren 26ra artekoa. Bankuak martxoaren 7an margotuko dituzte, deialdi ireki baten. 

Lau bankuko plaza delakoari izena jarri gura dio Udalak eta aukeraz baliatuta, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatuko duen leloa erabiliko dute. Lehiaketa bidez, 4 lelo aukeratuko dituzte. Irabazle bakoitzak martxoaren 7an egongo den Ixadebalde merkealdien azokan gastatzeko 50 euroko bonua eskuratuko du. Lelo proposamenak gutun-azal baten ala e-postaz (berdintasuna@aretxabaleta.eus) aurkeztu behar dira Word dokumentu baten otsailaren 27a baino lehen.

Martxoaren 7an, deialdi irekia egingo dute, eta lelo irabazlea margotuko dute bankuetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak