Vietnamgo gerrak indarrez hartu du aurten Aretxabaleta

Mireia Bikuña 2015ko ots. 15a, 14:26

UDA taldekoek Vietnamgo gerra ekarri dute herrira, helikoptero eta guzti; gorila kuadrilla ere etorri da kamioian; Miguel Indurain txirrindulari ohia San Fermin jaietatik etorri da zuzenean Aretxabaletara Villavesa autobusari tiraka; Barcenas, Ana Mato edota Nikolas Txikik ere ez dute hutsik egin Aretxabaletako Aratusteetan. Euria egin arren, parranda giroa nagusitu da beste behin.

Umore onez ari dira ospatzen aurten ere Aratusteak Aretxabaletan. Aspalditik prestatzen ibili ostean, gaur atera dituzte kalera karrozak eta mozorroak eta festarako gosez irten dira. Desfile guztia euripean egin behar izan dute, baina hala eta guztiz ere, dantzan ibili dira. Aurtengo Aratusteetan gehien entzun den abestietako bat entzun ahal izan da sarri Aretxabaletan ere, Gatibu taldearen Euritan dantzan.

Aratusteak Goiena telebistan

Bihar, astelehena, Debagoieneko Aratusteak ikusi ahal izango dira 20:00etan, 21:00etan eta 22:30ean Goiena telebistan, Debagoiena zuzenean saioan.

Egubakoitzean, berriz, saio berezia eskainiko da 22:00etan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak