Basotxoko zuzendaritzako kideek esan gura diete gainerako bazkideei animatzeko eta izena emateko "giro bikaina" izaten delako.
Martitzenean Tolosako Inauterietara
Bestalde, martitzenean Tolosako Inauterietara joango dira, mozorroen festa ikusi eta bertako giroa ezagutzera. 10:00etan irtengo dira eta goiza Tolosan pasatu ondoren, Urnietako Oianume sagardotegian bazkalduko dute. "Jatekoa eta edatekoa gura beste egongo da eta dantzan egin ostean bueltatuko gara", diote.
Bigarren autobusa betetzeko jarleku gutxi batzuk geratzen direla jakinarazi dute, hortaz, lehenbailehen pasatu behar da Basotxoko bulegotik izena ematera.