Gasteizko Alaves taldeak entrenamendua egin zuen martitzenean Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Azken egunetan egin duen elurteen ondorioz, zelaia oraindik ere zurituta dute gasteiztarrek, eta hain zuzen, horregatik etorri ziren Ibarrara. Aretxabaletako neska-mutikoak entrenamendua ikustera joan ziren, eta baita Alaves zale batzuk ere. Gainera, Ibarran zegoen Bixente Etxeandia Alavesen jokalari ibilitako aretxabaletarra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.