Aratusteak hasteko gertu!

Mirari Altube Arrese 2015eko otsailaren 10a

2014ko Aratusteak.

Azken ukituak ematen dabiltza herritarrak mozorroei, domekarako gertu izateko guztia. Ohiko mozorroek eta orijinalek bat egingo dute kaleetan, eta euri edo elur jai giroak ez du hutsik egingo.

Hona egitaraua:

Egubakoitza

17:30 Aratuste-jaia, Leizarra musika eskolakoen eskutik, Iturrigorri pilotalekuan.

Domeka

  • 10:00 Diana txistulariekin.
  • 11:45 Txino dantza, Santa Ageda neska-mutilekin.
  • 12:00 Kuadrillen desfilea herriko kaleetan.
  • 13:00 Kalejira Akelarre txarangarekin.
  • 14:30 Herri bazkaria, kiroldegian, Mikel DJ taldeak girotuta.
  • 18:00 Kalejira txarangarekin kiroldegitik Herriko Plazara.
  • 18:45 Mozorro lehiaketaren sari banaketa Herriko Plazan.
  • 19:00 Santa Ageda neska-mutilen dantza saioa.

Martitzena

  • 10:30 Ikastetxeetako umeek dantzan egingo dute plazan.
  • 11:00 Kalejira Irulitxa txarangarekin eta Aratusteetarako asmatutako dantza egingo dute.
  • 16:00 Kalejira txarangarekin.
  • 17:30 Kalejira txarangarekin.
  • 20:00 Txinen hileta. Santa Ageda neska-mutilek zerraldoa eramango dute Mitarte kaletik Herriko Plazara eta han erre.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak