Aretxabaletako erdigunean elkarte batek duen lokalean izan zen gertaera. Erasotua saiatu zen ebakiak saihesten, makila baten bitartez, baina hainbat zauri egin zizkion. Ertzaintzaren oharraren arabera, erasotuek eta erasotzaileek elkar ezagutzen zuten.
Erasotzailearekin zihoanak kalteak eragin zituen ustez aipatutako lokalean. Erasotzaileek alde egin zuten, eta erasotuetako hainbat Arrasateko ospitalean artatu zituzten. Denbora gutxiren buruan atxilotu zuen Ertzaintzak erasotzailea, eta lesioak, mehatxuak eta debekatutako arma edukitzea egotzi zizkioten. Bigarren inputatuari –32 urteko gizonezkoa– lesioak, mehatxuak eta kalteak egozten dizkiote.