Amaia Berrin lapurretan egin dute

Ubane Madera 2015ko ots. 2a, 17:09
Tailerraren egoera, lapurrak sartu ostean.

Bart gauean lapurrak sartu dira Aretxabaletako Amaia Berri iturgintzaren tailerrera. Furgoneta berria, materiala eta erremintak eraman dizkiete. Ertzaintza goizean egon da frogak batzen. "Kolpe gogorra izan da, baina orain arte moduan segituko dugu lanean", azpimarratu du Asier Biain ugazabak.

Atzo arratsaldean hemendik pasatu nintzen eta dena ondo zegoen, beraz, edo arratsaldean bertan edo gauean sartu dira lapurrak. Aretxabaletatik saihesbiderako irteeran daukagun errepidera aldeko patiotik sartu dira. Hesia ebakita. Apurtu digute atzeko atea eta barrura sartu dira. Bi urte zituen fugonetan, materiala eta erremintak eraman dituzte. Gura izan duten dena. Ze ikusten dira gauza asko mugituta. Gainera, eraman duten materialak kilo asko hartzen du, eta hori zela eraman antolatzen ibili direla ere ikusten da ez dutelako hamar minutuan lapurtzeko moduko zerbait eraman", kontatu du Asier Biainek.

Lehenago atea zulatuta

Hark gaineratu du susmo batzuk badituztela: "Orain dela lau bat hilabete, atzeko ate hori berori (patiotik tailerrera sartzekoa) azaldu zen zulo bat eginda zuela, baina barruan ez zegoen ezer ukituta. Susmoa da orduan barrukoari begiratu ziotela, eta orain lapurretan egin digutela".

Biainek kontatu duenez, salaketa jarri eta goizean Ertzaintza egon da lekuan bertan; froga batzuk hartu dituzte, argazkiak atera… "Esan digute akaso furgoneta agertuko dela, baina kobrea, brontzea… urtu egingo dutela eta ia seguru galdutzat emateko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak