Irakurketa Kluba egingo dute liburutegian Bularretik Mintzora egitasmo barruan

Mirari Altube Arrese 2015ko urt. 30a, 12:00
Aretxabaletako Udal liburutegia.

Hiru urte arteko umeei eta horien gurasoei bideratutako Irakurketa Kluba egingo dute liburutegian hiru egunetan, 18:00etatik 19:00etara. Hona egunak: otsailak 18, martxoak 18 eta apirilak 15. Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 12 arte, liburutegian.

Hamar umerendako dago lekua Klubean, euren gurasoak lagun (heldu baten zaintzapean egon beharko da beti) eta umeen zein helduen parte-hartze aktiboa bultzatuko dute: jokoetan gidari lanak egin; liburuen aurkezpenak egin, bibliografia zabaltzeko; ipuin kontaketak, liburu-gomendioak eta komentarioak egin; eta literaturaren inguruko beste ekimen batzuk aurrera eroan. Euskaraz izango dira saioak eta Txikitxokoan egingo dituzte.

Klubaren helburuak zehaztu dituzte, gainera, antolatzaileek: irakurketa ohiturak sustatzea; kalitatezko euskal bibliografia ezagutzea; gurasoek eta hezitzaileek irakurketan parte aktiboa hartzea; haurrek giro lasai batean gozatzea; eta bibliotekaren erabilera sustatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak