Arzadun da Mozambikeko programaren arduraduna eta orain dela hamahiru urte joan zen lehenengoz bertara, Marrupa eskualdera. Ondo baino hobeto ezagutzen du hango egoera, eta lantalde profesional batekin elkarlanean 30.000 lagunen bizi baldintzak hobetzea du helburu.
Programa hori Mozambike iparraldeko lau gunetan dabiltza garatzen, eta bi ildo nagusi ditu: batetik, nekazaritza sustapena, hau da, mikrokredituen programa abian jartzea nekazari produkzio sistemak hobetzeko; eta bestetik, azpiegituren antolaketa: ureztatze sistemak, errepide sarea...