Lehen bileran herriko ikastetxeetako eta hainbat elkartetako ordezkariek hartu zuten parte: Arizmendi ikastola (Basabeazpi eta Almen), Pausoka haur eskola, Lanbide eskola, Kurtzebarri eskola, Loramendi elkartea eta Udala.
Landu zituzten gaien artean daude honakoak: Korrika eguneko egitaraua; Korrika txikia; Korrika laguna; eta herriaren apainketa eta girotze lana.
Bigarren bilera horretan kontuak zehazten eta lotzen hasiko dira.