Apurketa Murubide plazako umeendako jolas parkean

Mirari Altube Arrese 2015ko urt. 15a, 17:08
Murubide plazan dagoen helikoptero itxurako jolasa.

Murubide plazan egindako jolasparke berriko zabu batean hainbat apurketa egin dituztela antzeman dute astean, Udal langileek. Apurketak helikoptero itxura duen jolasak izan ditu, haren helizek hain zuzen ere. Langileek jolasa aztertu dute eta erabaki solte zeuden elementuak jasotzea, kalte handiagoak saihesteko.

Udal arduradunek hornitzaileari jakinarazi diote, Lappset enpresari hain zuzen, hondatutako elementua konpon dezan. Konponketa hori hamar bat egun barru egingo dute, Gernika plazako jolasgunea berritzeko lanak hasten dituztenean Lappseteko langileek. Hilaren 26aren bueltan izango da.
Udal ordezkariek gogorarazi gura diete herritarrei guztien ardura dela Aretxabaletako kaleak eta instalakuntzak zaintzea eta egoera onean mantentzea, eta guztien esku dagoela, gainera. "Aretxabaleta gure herria da, zain dezagun!", esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak