iaz arrakasta polita izan zuen txapelketak, guztira 20 bikotek eman zuten izena: "Aurten ere bailarako neska guztiei egin gura diegu deialdia. Akaso baikor samarrak izango gara, baina ea 30 bikote erakartzen ditugun. Horrek esan gura du 60 emakumezko izango ditugula zapatu goizetan frontenisean".
Bikote bakoitzeko 10 euro
Izena emateko azken eguna urtarrilaren 21a da, eta horretarako nahikoa da helbide honetara idaztea: emakumeenfrontenisaUDA@gmail.com. Ordainketa, berriz, lehenengo partiduan egingo da. Irabazleendako sari politak gorde dituzte antolatzaileek, eta horrekin batera, guztien artean hainbat opari zozketatuko dituzte: "Aretxabaletako Udalak ematen digun laguntza eskertu gura dugu, eta baita aurten Euskadiko Kutxak eman digun babesa ere".