Basoko landaretzako izaki ezezagunak hobeto ezagutzeko erakusketa Arkupen

Mirari Altube Arrese 2015ko urt. 10a, 16:14
Herritar bat erakusketa aretoan.

Basoaren azala izenarekin basoko landaretzan hain ezagunak ez diren izakien berri eman gura dute. Hala, onddoen, goroldioen, likenen eta iratzeen berri jaso dute argazkitan, eta erakusketa dago Arkupe kultur etxean urtarrila bukatu artean.

Basoko protagonistak zuhaitzak eta zuhaixkak izan arren beste izaki batzuk ere badirela eta basoari ehundura eta kromatismo berezia ematen diotela jakitera eman gura dute Basoaren azala erakusketarekin.

Argazkiak eta argibideak urtarril guztian egongo dira Arkupeko erakusketa aretoan. Hona ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; zapatuetan: 11:00etatik 13:00etara; eta domeka eta jai egunetan itxita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak