Ibarra kiroldegiko tasak %21 jaitsiko ditu Udalak otsailean

Mirari Altube Arrese 2015ko urt. 9a, 17:05

Ibarra kiroldegia.

Otsailarekin batera Udalak beregain hartuko du Ibarra kiroldegiaren kudeaketa. Eta dagoeneko iragarri ditu nobedadeak ordurako: prezioek %21 egingo dute behera. Horren arrazoia da kiroldegirako onartutako tasei, BEZ zerga ez diotela ezarriko.

Herritarrendako berri pozgarria izatea gurako lukete Udal gobernuko kideek, eta zera gaineratu dute: "Instalazio bikainak dituen kiroldegi batean abonatzea orain merkeagoa izango delako Ibarra kiroldegian izena ematera animatzen dugu herritar oro".

Eskaintza kartazalak zabaltzen

LKS, Athlon eta Ondoan kooperatibek osatutako aldi baterako elkarteak urtarrilaren 31 arte kudeatuko du kiroldegia. Hala adostu zuten azaroan bi aldeek, elkarteak eta Udalak, eta otsailetik aurrerako lanak banatzeko lehiaketa bi deitu zituen abenduan Udalak.

Garbiketa zerbitzuaren kudeatze posturako sei enpresa aurkeztu dira. Lizitazio aurrekontua izan da 109.572 (BEZ barik) eta eskaintzen lehen kartazalak astean zabaldu dituzte. Hirugarren eta azken kartazala astelehenean zabalduko dute, eta ondoren hartuko du erabakia Gobernu batzordeak.

Kirol jarduerak, mantentze lanak eta harrera zerbitzua emateko, ostera, lau enpresa aurkeztu dira. Lizitazio aurrekontua da 322.645 euro (BEZ barik) eta urtarrilaren 19aren bueltan zabalduko dute eskaintzei dagokion azken kartazala. Orduan hautatuko dute hiru zerbitzuak emango dituen enpresa. Hala, ondo bidean, otsailaren 1arekin batera hartuko du beregain Udalak kiroldegiaren kudeaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak